|
Tandem®
zer da ?
Tandem bat egoera bakoitzerako ?
Tandem® Fundazioa
Helburuak eta iharduerak
Tandem-en esanahia
Tandem, zer da?
Tandem, elkarlanaren bizikleta da, ezinbestekoa baitu bi
aldeen partaidetza aurrera egiteko. Mekanismo hau "zuk niri
ikasten laguntzen didazu eta nik zuri ikasten laguntzen dizut,
horrela hobeto ulertuko dugu elkar" leloari jarraituz,
elkartrukearen bidezko hizkuntzaren ikasprozesuan erabiltzen dugu.
Horrela bada, Tandem, hizkuntza bat ikasteko metodoen arteko
bizikleta da - merkea, banan-banakoa eta ekologikoa. Ikasbide hau
komunikatiboa eta interkulturala da, bikotearekiko kontaktuak haren
kulturan murgiltzea ahalbidetzen baitu. Tandem, esperientzi berriak
bizi eta hizkuntza era atsegingarri eta sortzaile batean ikasi ahal
izateko metodologiarik biziena da. Erabat autonomoak diren modu
(TANDEM©
bikotea) eta ikasketa autonomoa sustatzen duten beste batzuk (TANDEM©
ikastalde binazionala) konbinatzen ditugu.
Irakasleak jatorrizkoak dira eta TANDEMen hasieran lan baldintzen
erabakietan parte hartzen zuten, onura publikorako elkarteen
esparruan, kooperatiba kultural zein autoenplegurako entrepresetan.
Gaur egun, TANDEMen edozein forma juridikoa duten entrepresak aurki
daitezke.
Tandemek jarraipen zientifikoa ere badu aspalditik. Nazioarteko
TANDEM ihardunaldiek erregularki irakasle eta ikertzaileen artean
esperientziak elkartrukatzeko aukera ematen dute. Horrela bada,
hizkuntza eta kultura, ikasketa eta errealitatea uztartzeko gai ez
diren metodologiei aurre egin dakiekeen metodo profesional eta
alternatiboa eskaintzen du.
TANDEM erabiltzen duten instituzioak, etengabe hedatzen
darraien nazioarteko TANDEM sarea osatzen dute. Tandem
hizkuntza-eskola bakoitza bai herrialde bertako zein atzerriko beste
ezein eskoletarako sarrerabidea da, eta TANDEM Fundazioa norabidea
markatzen duena. Ildo honetatik, mugak gainditzen dituen
metodoa ere bada.
TANDEM® -
hizkuntzak ikasi bakarrik baino gehiago !
[Hasiera]
Tandem bat egoera
bakoitzerako ?
Tandem edozein adinetan erabil daitekeen metodoa da, bai gazteenekin
baita hirugarren adinekoekin ere.
Tandem modu ezberdinetara aplika daiteke: haurtzaindegian hasita,
lehen hezkuntza zein bigarrenean, hezkuntza profesionalean, gazte
erakundetan, unibertsitate zein goi mailako eskoletan, irakaslearen
formakuntzan, helduen eskoletan, entrepresa eta langileen
trebakuntzan, baita sindikatuetan zein etorkinekin ere.
Tandemek taldearen jatorrizko herrialdean, beste taldearen
herrialdean, elkarrekin hirugarren batean, mugaz haraindi edo
internet-en ere funtzionatzen du.
Orain arte Tandem-ak gutxienez 22 hizkuntzatan burutu dira:
Albanieraz, Alemanieraz, Arabieraz, Bulgarieraz, Danieraz,
Gazteleraz, Katalanieraz,Txekieraz, Euskaraz, Frantsesez,
Galizieraz, Greko berriaz, Hungarieraz, Ingeleraz, Italieraz,
Japonesez, Letonieraz, Polonieraz, Portugesez,
Serbokroatieraz, Eslovenieraz eta Turkieraz.
TANDEM, helburu asko aterpe berean: hizkuntzen tandem unibertsala,
kultur arteko elkartrukeetara bideratutako tandem topaketak, Tandem
profesionala, arrazakeriaren aurkako 'Interkultur-tandem'-a, eleanitzako
'Babylonia- Tandem'-a, mugaz haraindiko'MUGAZ GAIN' eta eta
eTandem-a internet-en bidez.
Tandemek, ikasketa autonomoan oinarritzen denez gero, malgutasuna
eskaintzen du bere edukinen esparru zabalean: elkarrizketa,
narrazioa, irakurmena, gaitasun profesionalak (telefonoz aritzea,
aldibereko itzulpena, itzulpengintza, ...), aisialdiko ekintzak,
kultur arteko ezberdintasunak ...
[Hasiera]
Tandem®
Fundazioa
Bienbitartean Tandem, hizkuntzen irakasprozesu bat izatetik,
mugimendu
pedagogiko bat izatera pasa da. Tandem prozedurak,
haurtzaindegietan,
eskola publikoetan, kurtso amaierako bidaietan, gazteen arteko
elkartrukeetan, franko-aleman edo poloniar-aleman erakunde
binazionaletan, herri-unibertsitateetan, Goethe Institutoetan eta
antzeko Helduen Hezkuntza zentruetan, unibertsitatearen baitako
Erasmus programetan, irakasleen oinarrizko formakuntzan eta trebatze
iraunkorrean, tandem profesionala entrepresatan eta
'Interkultur-Tandem' etorkinekin elkarlanean.
Kooperazio zientifikoa eta formakuntza iraunkorrean sakontzeko
asmoz, tandem metodoa onura duten entitate gehiengoak Tandem
Fundazioa sortu dute. Egoitza nagusia Donostian finkatuz, 1994ko
urtarrilaren 1ean hasi zuen bere iharduera. Fundazio honek, aurretik
Michael Friedrich, ‘Centro Cultural Hispano-Alemán Tandem'
madrildar kooperatiba eta Jürgen Wolff-en eskuetan zegoen Tandem®
ikurraren eskubideak bere gain hartu zituen, eta Tandem®
erabili nahi dutenen pertsona eta erakundeentzat bitartekari bihurtu
da.
1994ko uztailaren 11ean Eusko Jaurlaritzako kultura
kontseilariaren 2698. aginduz onura publikoarako erakundea izendatua
eta Euskal Autonomi Erkidegoko Boletin ofizialeko 9013. orrialdean
argitaratua, errenta aitorpenean desgrabatu daitezkeen donatiboak
onartzeko eskubidea du.
[Hasiera]
Helburuak eta
iharduerak
Herrien arteko ulermena eta kulturen arteko elkartrukeak
sustatzea ditu tandem Fundazioak xede nagusi. Horretarako kurtso
pilotoak, material dokumentazioa eta zabalpena, formakuntza eta
nazioarteko kooperazio proiektu bereziak, honako arlo hauetan
antolatzen ditu:
1-Alemaniera eta beste hizkuntz hedatuak:
Münchengo Goethe Institutoarekin batera, irakasleen oinarrizko
prestakuntza zein trebakuntza iraunkorra eta autoikasketarako maila
desberdinetara egokitzen den material didaktikoa sortzea; ikastaro
berrien saiakera , “Alemana elkartrukez” besteak beste;
alemanierako irakaskuntzarako materiala Espainian banatzea.
2-Euskara eta beste hizkuntza gutxituak:
Autoikaskuntzarako eskaintzen garapena eta autoikasketa
zentruak sortzeko aholkularitza; ikas-tekniketan prestakuntza
eta irakasleen trebakuntza euskaltegi eta ikastolentzat;‘Mugaz
Gain’ programaren barruan mugaz haraindiko elkartruke proiektuetan
datu baseen erabilpenerako prestakuntza ikastaroak, beste
lurraldeetan aplikatzeko ere balio dutenak.
3-Formakuntza:
Edozein adin, maila eta beharretarako tandem elkartrukean
oinarritutako metodologian murgiltzeko formakuntza ikastaroak,
haurtzaindegietatik hasi eta unibertsitateetara, oinarrizko kurtsoak
eta autoikasketa programak; tandem modu desberdinetan aplikatzeko
erabiltzaileentzako prestakuntza ikastaroak, besteen artean ‘Interkultur-Tandem’
arrazakeriaren aurka eta ‘Babylonia-Tandem’ eleanitza ;
ikerketa zentsua eta material bankua; ondorengo temei
buruz hizkuntza irakasleentzako eskaintzak: irakasteko metodologia
berriak, hots ikas-teknikak, mnemoteknika, testuen ulermena, kultur
arteko komunikazioa, ikasketa autonomoa, eleanitztasuna, hizkuntza
ikasketa elkartrukez eta emailez ; ‘Tandem nazioarteko
ihardunaldiei’ aholkua bestelako instituzio zientifikoekin
elkarlanean.
4-Sarea:
Kide berrientzat eta lizentziak emateko kontaktu puntua;
Tandem-ikurraren eta egile-eskubideen gestioa; tandem
bitartekaritzaren kalitate irizpideen garapena eta ziurtagiriaren
landaketa;
metodoan interesatua dagoen ororentzat kontaktu bitartekaritza eta
informazio esparru zabala.
[Hasiera]
Tandemen
esanahia
Hizkuntzak modu ezberdin batean ikasi nahi duen
pertsonarentzat:
Hizkuntza ikastaro batean parte hartzen ari dela edo parte hartu
gabe, solasalditxoak elkartrukatzeko bikote baten bila ari den
ikaslearentzat, bere izaerara ahalik eta gehien hurbiltzen den
pertsona bat bilatzeko zerbitzua eskaintzen da. Hau guztia, ia mundu
guztian zehar barreiatuta, hizkuntza berri bat ikasi, bere kulturan
murgildu eta elkartrukeak egiteko aukera ematen duten eskoletan
aurkitu ahal izango da.
Dagoeneko Tandem eskola batetan
ikasten ari den jendearentzat:
Galde ezazu dituen bestelako abantailaz (zenbait herrialdetan:
beherapenak)
Xehetasun gehiago: eskola hurbilenean
Ikuspegi metodologikoaz interesaturik dauden
pertsonentzat:
* Marburg-ko (Alemaniako) Unibertsitateko IFS-arekin elkarlanean
landutako bibliografia
* argitaratutako eta argitaratu gabe dagoen materialaren %70 biltzen
duen kopiatze zerbitzua
* tandemi buruz egiten ari diren ikerketak koordinatzeko erregistroa
* Unibertsitate ikasketen amaiera eta doktoradutza lanetarako
aholkularitza
* 'Tandem-Neuigkeiten' buletina, gehienbat alemanez eta ingelesez
idatzia, argitalpen propioen elkartrukez eskuratzeko aukera
* tandem proiektuetan praktikak
* metodologiaren aurkezpen sarrerak, oinarrizko eta sakontze
ikastaroak, norberak bere instituzioan burutzeko proiektu
zehatzetarako
moduloak
* bazkide patrozinatzailea izateko aukera
Xehetsasun gehiago: Tandem
Fundazioan, Donostian
Tandem®-en lan egiten baduzu:
+ ‘Tandem International’ barnean hizkuntza ikastaro guztiak
dohainik jaso ahal izateko aukera (plaza libreak geratzen diren
heinean, bidai eta alojamendua ezik)
+ Sare barruan dagoen munduko beste edozein lekutan lan egiteko
aukera,beti ere bertako baldintzak onartuz.
Xehetasun gehiago: galde ezazu zuzenean interesatzen zaizun
eskolan
Erakunde publiko eta antzekoentzat:
= kongresu zientifikoa, 'Nazioarteko tandem ihardunaldiak'.
= ‘Fundazioko kontseilua’n onarpena. Besteen artean honako
abantaila hauek izango dituzu:
= tandem-bikotea eta tandem-ikastaroetarako sarean dagoen material
guztia eskuratzeko aukera
= enplegatu guztientzat ‘TANDEM International’-eko ikastaro
guztietan %20ko beherapena
= Fundazioak antolatzen dituen ikastaro guztietan %33ko beherapena
Xehetasun gehiago: Tandem Fundazioan
Hizkuntza eskola eta beste erakundeentzat:
> sarrera ikastaroak finantziaketa, marketina eta antolaketari
buruzko informazioarekin, baita autoikasketa metodoan ere
> tandem ikur erregistratua eta materiala erabiltzeko lizentzia
eta
bestelako abantailak
Xehetasun gehiago: Tandem Fundazioan
Eta zu bila ari zaren hori zerrenda honetan agertuko ez balitz
galde ezazu tandem eskola gertuenetan
eta berak argituko ez balizu
galdezazu Tandem Fundazioan!
[Hasiera]
|