|
TANDEM-en historia
“Elkartrukearen bidezko hizkuntzaren ikastea”-ren
jatorriaren bila hasten bagara, maiz elkar ezagutzen ez duten
aitzindari berriak aurkituko ditugu urtetik urtera. Honek ezin gaitu
harritu, zeren eta prozesu hau alde batetik, oraindik nolabait
airean dagoen ideia bat da eta beste alde atzerrian, bikoteen
elkartrukearen bidezko ikasbide bat bezala erabiltzen da berez eta
horrez gainera, hizkuntza askotarako egokia da.
Hizkuntza ikasketarantz ez bideratutako bikoteen
arteko ikasprozesoa (peerteaching), tutore sistemak eta
elkartrukearen bidezko bikoteen ikasprozesoa alde batetara utziz,
bederatzi etapa bereiz ditzakegu:
Adibidez, Joseph Lancasterrek eta Andrew Bellek,
XIX. mendearen hasieran Erresuma Batuan “Mutual System” izeneko
metodoa zabaldu zuten, hau da, irakasleen iharduera nolabait
ikasleen elkarrenganako laguntzarekin ordezkatzea. Peter Petersonek
(1884-1952) antzekoa den metodoa “Jenaplanschulen”-etan
garatu zuen. 1960. urtetik aurrera, tutore sistemak Estatu Batuetan
ere zabaldu ziren.
[Hasiera]
Hizkuntza berdineko bikote bat adierazteko ”
Tandem” hitza, nik dakidanez, 1971. urtean agertu zen lehenengo
aldiz Wambachen ikus-entzunezko metodoekin harremanean. Handik 1968.
urtetik franko-aleman gazte topaketetan antolatutako kurtso
binazionaletara zabaldu zen. Testuinguru honetan, Bazin, Göbel,
Robert Jean, Leupold, Gaston Schott, Raasch, Scherfer, Wamback,
Wessling, Zindler eta Zamzow izenak eta ondorengo erakundeak aipa
daitezke bereiziki: “Deutsch-Französisches
Jugendwerk” (franko-aleman gaztedi erakundea), “Arbeitsgruppe
Angewandte Linguistik Französisch” (Frantsesezko Hizkuntzalaritza
Aplikaturako Lantaldea), “Bureau International de Liaison et
Documentation” (Elkarlanera eta Dokumentaziorako Nazioarteko
Bulegoa) eta “Sprachinstitut
Tübingen” (Tübingengo hizkuntza institutoa)
Franko-aleman ekimen ugariek eraginduta, Klaus
Liebe-Harkortek eta Nükhet Cimillik aleman-turkiar inguruan
etorkinekin egindako lanera zabaldu zuten modeloa, “Anatolischen
Solidaritätsverein” (Anatoliako Solidaritate Elkartea)
elkartearen eta Municheko herri-unibertsitatearen esparruan. Honen
ondoren kurtsoak antolatu ziren Bremenen (Liebe-Harkort ,
Schminck-Gustavus, besteen artean). Frankfurteko turkiar
herri-etxean (Faust, Schneider-Gürkan) antolatutako kurtso bat eta
Werner Suterren bi pertsonentzako “Alfasut” hizkuntza laborategi
patentatua Zurichen ere ildo honetatik doaz.
Lan guzti hautetatik, Madrilen, 1979. urtean
Liebe-Harkorten artikulu bat baino ez zen ezagutzen eta honek
eraginda garatu nuen Tandem-Ikasbikoteen-Bitartekaritza, hasiera
batean gaztelera eta alemaniera hizkuntzentzat. Hemendik sortu zen,
1982. urtean, Marisa Delgado, Bernhard Leute eta Gracia Martín
Torresekin elkarlanean kurtso
programa bat. Kurtso honen organizazioa aintzinako “Centro
Cultural Hispano-Alemán TANDEM” kooperatibaren gain zegoen,
gaurko "Escuela
Internacional TANDEM Madrid" bihurtu dena. Bitartekaritza TANDEM-Sarearen oinarria bihurtu zen beranduago.
[Hasiera]
80ko hamarkadaren hasieran ekintzak franko-aleman
esparruan ere jarraitu zuten: Didaktiko-metodologiko oinarrizko lan
multzo baten ondoren urtero 6-8 Tandem-kurtso intentsiboak
antolatzen ziren, beren edukina, nolabait, hizkuntza
profesionalarekin zer ikusia zutelarik. Hizkuntza profesionalaren
garapena eta sendotzea batipat DFJWk bultzatu zuen ( adibidez,
Mainz, Dijon eta baita Friburgoko Unibertsitateek: Hizkuntza
profesionala zuzenbideko ikasleentzat; “Maison de la Promotion
Sociale” (Kudeaketa Sozialerako Etxea)eta “Sprachinstitut
Tübingen” (Tubingengo hizkuntza institutoa): Hostalaritza eta
Tabernaritza ; “AFRAT” eta “SIT”-ek: Nekazaritzako hizkuntza
profesionala; “Deutsch-Französische Postpartnerschaft”
(franko-aleman posta senidetza): Posta eta telekomunikabideko
hizkuntza profesionala.
1983. urtetik aurrera eta argitarapen, bidai, eta
prestakuntza ekintzen bizien ondorioz, ideia azkar zabaldu zen
batezere hizkuntza eskola “alternatibo” txikiak eraikiz.
Bitartekaritzarako materiala ia europako hizkuntza guztietara
zabaldu zen. Tandem sareak Alemanian, Costa Rican, Erresuma Batuan,
Espanian, Eslovenian, Frantzian, Hungarian, Italian, Irlandan,
Kanadan, Perun, Polonian, Txekiar Errepublikan eta Txilen kideak
ziren eskolak eta Austrian, Portugalen eta Suitzan Tandem-ekin
lotura bat zuten unibertsitateak zituen. Egitura honek kurtsoak
atzerrian, gazteen elkartrukeak, jirak, eta iharduera kulturalak,
klaseen arteko postatrukea eta antzeko beste mugaz haraindiko
ekintzak erraztu zituen.
1992. urtean, Helmut Brammertsek, Bochumeko Ruhr
unibertsitatean “RIBO” izenarekin sortutako“International
(E-Mail) Tandem Network”-arekin (Nazioarteko (E-Mail) Tandem
Sarea) ere lan egiten zuen. Horrez gainera gero eta erakunde publiko
gehiago, unibertsitateak, herri-unibertsitateak, Goethe Institutoa
baita lehen mailako irakaskuntzarako eskolek ere hasi ziren metodoa
erabiltzen
[Hasiera]
Kooperazio zientifikoa eta formakuntza iraunkorra
sakontzeko asmoz, tandem metodoa onura duten entitate gehiengoak
Tandem Fundazioa sortu zuten. Egoitza nagusia Donostian finkatuz,
1994ko urtarrilaren 1ean hasi zuen bere iharduera. Fundazio honek,
aurretik Michael Friedrich, ‘Centro Cultural Hispano-Alemán
Tandem' madrildar kooperatiba eta Jürgen Wolff-en eskuetan zegoen
Tandem® ikurraren eskubideak bere gain hartu zituen, eta
Tandem® erabili nahi dutenen pertsona eta erakundeentzat
bitartekari bihurtu zen. Horrez gainera noizean behin ospatzen diren
Nazioarteko
Tandem Ihardunaldien antolatzaileei aholku ematen die.
Urtebete baino gehiago luzatu ziren eztabaiden
ondorioz, 2003. urtean “Tandem-Eraikina” “Bi zutabe-teilatu
bat” egituran bilakatu zen. Tandem Fundazioaren administrazioa
hizkuntza eskoletatik, unibertsitate, errefuxiatu zentru eta onura
publikorako beste erakundeetara aldatu zen. Erakunde hauek ez dute
Tandem-a hizkuntza kurtsotarako publizitatean erabiltzen. Fundazioa,
Tandem-metodoan espezializatu zen eta Tandem-materiala eta ikurra
erabiltzeko lizentziak ematen hasi zen.
Tandem sarearen eskola gehiengoak litzentzia
orokorra eta Göttingenen egoitza nagusia duen “Tandem
International” elkartea sortu zuten, hizkuntza kurtsoen
merkaturaketa indartzeko.
Bi zutabe hauek elkarlanean aritzen dira.
Jürgen Wolff, 2009ko martxoaren lehenean
gaurkoturik
[Hasiera]
|