|
Nor da nor TANDEM-en ?
International (E-Mail) Tandem
Network
(E-Mail Tandem Nazioarteko Sarea)
Helmut Brammertsek, 1994. urtetik aurrera Bochumeko Ruhr
Unibertsitatean hizkuntz irakasketa ikerketari buruzko mintegian
Europako Batasunak finantzialki sustatutako posta elektronikoaren
bidezko unibertsitate-proiektu bat adierazteko erabilitako izena.
Gero era guztietako Internet kontaktuetara zabaldu zen.
Parvis
Estatu Batuetan egoitza nagusia duen posta elektronikoaren
bidezko tandem bikoteen bitartekaritzarako agentzia.
Autofinantziatzen den agentzia hau ( www.etandemlearning.com
), “Tandem Fundazio“ ko lizentziaduna da eta „Tandem
International“-ekin lotura du. Parviseko taldekide batzuk
lehen „Tandem Agency“-an egiten zuten lan. 2004ko hasieran itxi
egin zuen.
Tandem Agency
Posta elektronikoaren bidezko Tandem bikoteen bitartekaritza
dohainik eskaintzen duen agentzia. “International (E-Mail) Tandem
Network“ek (E-Mail Tandem Nazioarteko Sarea) Bochumeko Ruhr
Unibertsitatean hizkuntzen irakasketa ikerketari buruzko mintegian (
www.slf.ruhr-uni-bochum.de
) eta Europako Batasunak emandako dirulaguntzaz sortutako agentzia.
Tandem Community
„Tandem International“-eko „webmaster“-rak, Juan
Ascomez, interneten sortutako kontaktu puntua, tandem metodoan eta
hizkuntzen elkartrukean interesa duten guztientzat ( www.tandem-schools.com/index.php
).
[Hasiera]
Tandem Donostia
Donostiako Tandem proiektuak biltzen dituen izena. Jürgen
Wolffen eskutik aspalditik egiten zen Tandem sarearen koordinaketa
„Centro interCultural Tandem Kulturarteko Elkartea“n. Hemendik
sortu zen 1994. urtean Tandem Fundazioa eta kultur elkartea, „Centro
de Idiomas Donostia/Tandem San Sebastian“ izeneko hizkuntza eskola
pribatuan bilakatu zen.
Tandem Fundazioa
1994. urtean Jürgen Wolffek irakasleen formakuntza
iraunkorrarako eta materiala garatzeko sortutako onura publikorako
erakundea, honen eskuetan zeuden TANDEM ikurraren eskubideak bere
gain hartu zituelarik. 2003. urterarte fundazioak Tandem sarea
zabaltzea zuen helburu eta bere administrazioa Tandem- eskolen
eskuetan zegoen. Harrezkero Tandem metodoa eta ikurra erabiltzeko
lizentziak ematen ditu eta Tandem-bitartekaritzaren kalitatearen
hobekuntzan espezializatu da. ( www.tandem-fundazioa.org
eta www.tandemcity.info )
Tandem International
Tandem Fundazioko lizentzia duten hizkuntza eskolek 2002.
urtean sortutako elkartea. Elkarte honek kide guztien erabilerarako
diren web bat ( www.tandem-schools.com
), webmaster bat eta koordinatzaile bat finantziatzen ditu, kideen
kurtsoak saltzeko eta elkartea zabaltzeko.
Tandem Koordinatzailea
Oliver Lechlmair ( coordinator@tandem-schools.com
), Tandem International-eko enplegatua. Kontaktu pertsona “Tandem
International”-eko kide izan nahi duten eskolentzat.
Tandem-Sarea
1984. urtetik aurrera erabilitako izena, elkarri elkartrukearen
bidez hizkuntzak ikasten duten bikoteak eta hizkuntza ikastaroen
partehartzaileak bidaltzen dituzten elkarteen eta eskolen elkarlana
adierazteko. Tandem-eko “kideak”(=hizkuntza eskolak) eta “aholkularitza
zientifiko kontseiluako kideak” (erakunde publikoak) bereizten
ziren.
Tandem-Server Bochum
(Bochumeko Tandem Zerbitzaria)
“International (E-Mail) Tandem Network”(Tandem nazioarteko
sarea)-ren Serbidorearen izen aldaketaren bidez sortua. Bere
zuzendaritza Helmut Brammerts eta Kari Kleppinen eskuetan dago ( www.slf.ruhr-uni-bochum.de
).
Tandem eskola
Tandem ikurra erabiltzeko eskubidea duen eta Tandem-
hizkuntza elkartrukearen bidez era eta neurri desberdinetako
ekintzak burutzen dituen eskola bat, bai onura publikorako zein
pribatua, adierazten du.
2005ko maiatzaren lehenean gaurkoturik
[Hasiera]
|