|
Heziketa
Tandem bat behar dut ?
(Erantzunak)
1. Aurreezaguera beharrezkoa al da, tandem egin ahal
izateko ?
Bai. Bikote batekin kurtsorik gabe, aisialdian
hizkuntz elkartrukea egiteko ondorengo aurreezaguera behar duzu:
a) Bi osagarriekin esaldiak egitea ("Nik zuri argazki bat
bidaltzen dizut.")
b) Lehenaldian hitz egitea ("Noiz egon zinen Alemanian ?")
Hurrengo galderara
2. Zer ikasi dezaket tandem-en ?
Ia dena. Gehienek bere hitz-etorria hobetzeko eta
bere berbategia zabaltzeko erabiltzen dute. Horrez gainera
bikotearen kultura ezagutzeko aukera dago. Posiblea da baita ere
tandem bikotea osatzen duten pertsonak elkar laguntzea zailak diren
testuak irakurtzeko, testuak zuzentzeko edo itzulpenak egiteko.
Egokiagoa da ordea ondorengoak irakaslearen esku uztea:
a) Ebakeraren zuzenketa
b) Gramatikaren azalpena
Hurrengo galderara
3. Zein hizkuntzetarako da tandem
egokia ?
Hizkuntza guztietarako. Zuk hobetu nahi duzun
hizkuntza hitz egiten duen pertsonarik baldin badago zure hizkuntzan
ere interesa duena has zaitezkete.
Hurrengo galderara
4. Nola funtzionatzen
du ?
Oinarrizko erregela batzuk daude:
a) Txandaka, lehenengo hizkuntza batean eta gero bestean hitz egiten
duzue, denbora berdina erabiliz bi hizkuntzetarako. Horrela ikasteko
eta baita besteari ikasten laguntzeko aukera daukazu.
b) Hizkuntzak bereizten dituzue eta txanda duen hizkuntzan hitz
egiten duzue. Bestela arriskua dago gero eta denbora gehiago
biontzat errazena den hizkuntzan hitz egitea, hau da, bikotean maila
hobeagoa duen pertsonak hobetu nahi duen hizkuntzan. Horrela
aurreratua dagoenak gehiago ikasten du.
Hurrengo galderara
[Hasiera]
5. Zenbat denbora behar dut, noizero ikusi behar dugu
elkar ?
Astean behin, edo ezinezkoa izanez gero, bi
astetik behin, gutxienezkoa da. Oso maila oinarrientzako ordu erdiko
bi elkar aurkitze nahikoak dira, goi mailako ezaguera izanez gero bi
ordu beteko bi elkar aurkitze izan daitezke. Hori zuen esku dago
Hurrengo galderara
6. Nola aurkitu dezaket tandem-bikote bat ?
a) Zure hirian bertan
Hizkuntza irakasten duten erakundeetan, Tandem-eskolak,
unibertsitateak, kultur etxeak eta abar. Hauek
bitartekaritzarik eskaintzen ez badute beraien iragarki-taulan
iragarki bat jartzea askotan laguntza handikoa izaten da.
Hiri haundietan Interneten ere bilatu daiteke
tandem (edo: elkartrukea) + hizkuntzak +
(hiriaren izena) - bizikleta - ordenagailua - programa
- jausgailuaz saltoa
b) Atzerrira bidai bat egin baino lehen
Tandem-eskoletan, unibertsitateetan eta herri-unibertsitate edo
antzeko erakundeetan bilatu daiteke edo iragarki bat bidali daiteke.
Hemen ere Internet-a laguntza handikoa izan daiteke.
Hurrengo galderara
7. Zerbait ordaindu behar al
dut ?
Bikotearen arteko elkartrukea dohainik da, zuek
zuen denbora ematen diozue elkarri. Bitartekaritza, aholkularitza
eta ikasteko materiala "TANDEM International" eskoletan
eta beste Tandem Fundazioko lizentziadun diren erakundeetan urtean
zehar hiru bitartekaritzagatik pertsona bakoitzeko €30 Euroraino
irits daiteke. Kopuru hau gainditzen bada
network@tandem-f.org
posta elektronikoan erreklamatu daiteke.Erakunde batzuk
bitartekaritzaz gainera kurtso bat eskaintzen dute. Kurtso honen
kostua hizkuntza kurtso batena izan daiteke.
Hurrengo galderara
8. Tandem-a norekin egiten dudan garrantzirik ba al
du, zerbait
hartu behar al dut kontuan tandem bikotea aukeratzerakoan ?
Zuk zeuk zure tandem-bikotea bilatzen baduzu, ez
da nahikoa begikotasuna bakarrik kontuan hartzea. Biok gogokoa
duzuen hobby bat edukitzea nahikoa da elkarrekin zerbait egin ahal
izateko. Tandem-an hizkuntza ikastea helburu garrantzitsu bat denez,
kontuan hartu behar duzu, biok, aukeratzen duzun bikoteak berak
ikasi nahi duen hizkuntzan eta zuk ikasi nahi duzun hizkuntzan maila
berdina duzuela, tandem-a biontzako bezain interesgarria eta
neketsua izan dadin. Ez ahaztu, hizkuntza ikastera atzerrira joan
den pertsonak azkarrago ikasiko duela.
Hurrengo galderara
9. Tandem
bikote bat baino gehiagorekin egin ahal dezaket lan?
Bai, baina tandem bilera bikotean egin. Beste
aisialdiko jarduerak zure tandem-bikote guztiekin edo beste
tandem-bikoteekin batera egin ditzakezu.
Hurrengo galderara
10. Liburu bereziak behar al ditut? Edo bestelako materiala al
dago ?
Temak eta materialak zuek aukeratzen dituzue. Ez
daude Tandem liburu bereziak. Tandem-a egiteko aholkuak agian
bitartekaritzarako zentralan jaso ditzakezue (galde ezazue!).
Bestela internet-en aurki ditzakezue batzuk.
Hurrengo galderara
11. Norengana zuzendu gaitezke laguntza behar izanez
gero ?
Bitartekaritzaren bidez aurkitu baduzue elkar,
aholkularira zuzendu zaitezte.Bitartekaritzarik gabe aurkitu baduzue
elkar, besteen esperientziaz ikas dezakezue, bai ezagutzen duzuen
beste tandem-bikoteei galdetuz bai www.tandemcity.com
web-helbidean "Community" deritzon saileko foruan galdera
bat eginez.
Hurrengo galderara
12. Zentzurik ba al du tandem bat egitea hizkuntza kurtsorik egin
gabe ?
Bai. Tandem-a hizkuntza kurtso baten osagarri
bezala erabili daiteke, hizkuntza kurtsoen arteko atsedenaldian edo
batzutan hizkuntza kurtso baten ordekoa ere izan daiteke. Gero eta
maila handiagoa hizkuntzan, gero eta txikiagoa kurtso baten beharra
ikas prozesuan.
Hurrengo galderara
13. Tandem-ek nire lanbidean lagunduko al
dit ?
Bai, eta nola. Tandem profesionalean bere
lanbideak bultzaturik hizkuntzak ikasten duten pertsonek berbategi
profesionala hobetzeko egiten dute lan elkarrekin, merkatal gutunak
zuzentzen dituzte, negoziaketak praktikatzen dituzte, erakundeak
konparatzen dituzte eta abar. Hau egin ahal izateko erdi mailako
ezaguera hizkuntzan beharrezkoa da.Posiblea da baita ere,
ezaguera-trukea egitea, adibidez batak besteari merkatal gutunak
zuzentzen laguntzen dio eta besteak nola programatu erakusten dio.
Hurrengo galderara
14. Nire tandem-bikotea urrutik bizi da. Ba al dago telefonozko
tandem-a edo antzeko zerbait ?
Badaude bikoteak txartel merkeen bitartez
sarritan elkarrekin telefonoz hitz egiten dutenak, beste batzuk
audio- edo bideo-konferentziak ( www.palabea.net
) erabiltzen dituztenak edo posta elektroniko edo Chat-en
bitartez elkarrekin kontaktuan mantentzen direnak. Egokiena, lehen
pertsonalki elkar ezagutzea eta ondoren bide elektronikoak
erabiltzea da.
Hurrengo galderara
[Hasiera]
15. Zer aldatzen da nik urrutiko
tandem-a egiten badut
?
Posta elektroniko eta antzeko komunikabideak
erabiliz gero, komunikazioa ez du aldiberekoa izan behar. Oro har
pertsonak bestearen aurpegia eta/edo intonazioa ikusi edo entzuten
ez duenean komunikazioak tentsioak sortzea errazagoa da. Bochumeko
Tandem-Serbidorean www.slf.ruhr-uni-bochum.de
"e-tandem" deritzon sailean urrutirako tandem-ari buruz
aholku on asko aurki daitezke.
Hurrengo galderara
16. Nire tandem lanaren ziurtagiririk jasoko al dut ?
Oro har, ez, ez dago erakunde zentralarik
horretarako. Eskola eta unibertsitate batzuk tandem jarduerak bere
ziurtagirietan sartzen dituzte, hauek dokumentatuta baldin
badaude.Tandem luze eta intentsibo bat baino lehen eta baten ondoren
test bat egin dezakezu zure maila zein den jakiteko edo
auto-ebaluaziorako inprimaki bat bete dezakezu zure aurrerapena
neurritzeko.
Hurrengo galderara
17. Zer gertatzen da nik tandem-a utzi
behar/nahi
badut ?
Tandem bikote bat bi pertsonen arteko nahitako
erabaki bat da eta edozein momentuan amaitu daiteke. Baldintza bat
bakarrik dago: Besteari, bukatzeko asmoa garaiz eta mintzen ez duen
eran jakinaraztea.
Zure bitartekariak erantzun ezin dituen
Tandem-Metodoari buruzko galderak badauzkazu, bidal itzazu goiko
helbide elektronikora ("Harremanetan jarri").
(Hizkuntza kurtsoei buruzko galderak ezin ditugu
erantzun. Mesedez gure kide eta
lizentziadun diren erakundeetara
zuzendu zaitez, bereziki 'Tandem
International'-engan.)
[Hasiera]
|