| Euskara
Irakasleentzako mintegiak
Akatsen diagnosia eta terapia
Mnemo- eta ikasteknikak
Autoikasketa eta autonomia I
Autoikasketa eta autonomia II
Nola landu testuen ulermena ?
Nola landu mintzamena ?
Elkartrukeak hizkuntza irakaskuntzan
Mintzalaguna
Txoke-eskola
Tandem
Akatsen diagnosia eta
terapia
Akatsen bitartez ikasi behar dela maiz esaten da. Baina hau ez da
hain erraza: irakasleak zistu batean jakin behar du zein motako
akatsa den eta berehala erabaki behar du zerbait egin behar duen ala
ez.
Iraupena: 11 ordu
Egitaraua:
Esperientziak * Definizioa * Sailkapena * Zergatiak * Balorazioa *
Idatzizko terapia * Ahozko terapia * Autozuzenketa eta bestelako
ideiak
Mnemo- eta ikasteknikak
Ikasleak bere ikasprozesua bere eskuetan har dezan, bere
ikasprozesuari buruz gehiago jakin behar du. Ez du euskara soilik
ikasten, ikasten ere ikasi egiten du. Horregatik, mintegi honetan
ikuspuntua mnemo- eta ikastekniketara zuzenduko dugu, hau da,
ikasleek bere oroimen potentziala eta bere ikasketen emaitzak nola
hobe ditzaketen.
Iraupena: 11 ordu
Egitaraua: Zertarako sartu klasean buruz ikasteko zein bestelako
ikasteknikarik? * Oroimenaren psikologia, ikaskuntzaren faktore
psikologikoak, motibazioa, sugestioak, jakinmina eta ikasteko gogoa
nola piztu, ikasteko bide desberdinak. * Mnemo-eta ikasteknika
desberdinen aurkezpena *Ikastekniken aurkezpena * Mnemo- eta
ikastekniken erabilera ikasgelan, material aurkezpena.
[Hasiera]
Autoikasketa eta autonomia I
Autoikasketa, ordenagailuz ikasteko programa eta autoikasketarako
zentruez sarri mintzatzen gara. Halere, metodologia honen abantaila
eta desabantailen ebaluaketa egiteko eta honelako eskaintza bat
euskaltegien baitan kokatzeko prestakuntzarik behar da. Eredu hau
batez ere, ondorengo ikasleentzat da komenigarria
+ ordutegi arazoak dituztenentzat
+ oso talde txikia osatzen dutenentzat
+ birpasatu eta beren ezagutzako hutsune zehatzak bete nahi
dituztenentzat
+ bidaia, gaixotasun e.a. direla medio eskola ordu asko galdu
dutenentzat.
Horretaz gain, 'autonomia' konzeptua edozein klasetarako
interesgarria da, ikasleen partehartzea indartzeko.
Iraupena: 11 ordu
Egitaraua: Zertarako autoikasketa ? Zer da autonomia ? Nazioarteko
esperientziak * Ikastaro erdiautonomoak maila baxuetan * Ikaslearen
autonomia bultzatzen duen material didaktikoa * Autoikasketarako
zentrua - teorian eta praktikan * Autonomia eta autoikasketaren
egokitzapena euskaltegietan
Autoikasketa eta autonomia
II
Autonomia jadanik denboraldi batez landu duten euskaltegientzat.
Iraupena: 11 ordu
Egitaraua: Klase prestaketa baten birdiseinua *Tutoretza
esperientziak * autoikasketarako gelaren ebaluaketarako irizpideak *
Autoikasketarako gela eta klase arteko loturak * Elkartruke
elementuak euskaltegian * Materialgintza
[Hasiera]
Ikasprozesuaren hasieratik nola landu testuen
ulermena?
Euskaltegitik at, ikasleak maiz egiten du topo euskeraz idatzitako
testuekin. Halere, ez ditu posible den neurrian ikasteko
aprobetxatzen, maila ezarengatik ulertuko ez duela pentsatuz.
Joera hau aldatzea lortzen badugu, beste 'ikas-iturri' berria
irekiko dugu, ikaslea bere kabuz eta aisi tarteetan aurrera egin
dezan. 'Entrenamendu' hori maila baxuenetik hasi behar da.
Iraupena: 11 ordu
Egitaraua: Nola aldatu testuetatik hitzez hitz irakurtzeko joera *
Ulermenerako teknikak hitz/esaldi/testu mailan * Nola lotu
entrenamendu hau testu liburuko progresioarekin * Ariketa motak *
Testu motak eta aukeratzeko erizpideak * Euskaltegietan erabiltzen
diren liburu eta aldizkariak landu
Hizkuntza: taldeka eta bilera orokorrean lan egingo da. Adibideak
alemanez izango dira baina ez da alemanik jakin behar.
Nola landu mintzamena
?
Gai honez buruhauste anitz sortzen dizkie irakasleei. Mintegia bi
zatitan eman daiteke, bitartean esperientzia praktikak egiteko.
Iraupena: 9 ordu
Egitaraua:
0. ‘Zer da mintzamena ?’
1. Ariketa mota adibideak:
1.1 Komunikazioa prestatu (fonetika, hiztegia, tresnak, jokuak)
1.2 Komunikazioa egituratu (partikulak, ‘baranda’, telefonoa,
elkarrizketa, eztabaida)
1.3 Komunikazioa simulatu (rol jokuak, plan jokuak)
X-2 Bitartean egindako esperientziak, zalantzak
2. Klasetik kanpoko erabilera bultzatzeko aukerak :
2.1 Benetako komunikazioa ikasgelan ('classroom discourse')
2.2 Mintzalaguna eredua, (laburturik)
2.2 Eguneroko bizitza euskaldundu
3. Mintzamena ebaluatzeko/zuzentzeko eta mintzatzeko lotsa
gutxitzeko teknikak
4. Teknologia berriak erabili :
4.1 Telefonoz
4.2 Audiokonferentziaz (weba erabiliz)
4.3 Bideokonferentziaz (weba erabiliz)
Hizkuntzaren irakaskuntza elkartrukean
DBH, LOGSE Batxiller eta erdi zein goi mailetako heziketa
zikloetarako
Asko dira edozein motatako elkartruke batean parte hartzeko
arrazoiak:
+ Hizkuntza baten ezagutza hobetzeko.
+ Xede profesionaletarako (komunikazioaren hobekuntza eta hizkuntza
baten ulermena lanpostuan egokitzeko barne sar daitezkelarik).
+ Ekintza batzuk elkarrekin burutu edo beste edozein motako ezagutza
lortzeko.
Aipatu helburu hauen lorpenerako elkartrukeak ardatz nagusitzat
harturik, aurrera eraman ditugun "Mugaz Gain",
"Alemaniera Elkartrukean, DBHn" eta "Tandem"
direlako proiektutan oinarrituz, proposamen egokituak aurkezten
ditugu Instituto, HEO, Unibertsitate edo bestelako ikastegietarako.
Argibide gehiagorako gai honen inguruko foileto monografikoa eska
dezakezue Tandem Fundaziora.
[Hasiera]
Mintzalaguna
Euskararen ikasprozesuan erabiltzen den metodologia gehienen puntu
ahulena mintzamena izan ohi da. Trebetasun hau lantzeko
"Donostiako Bagera Elkarteak" "Tandem"
esperientziaz aprobetxatuz "Mintzalaguna" eredua sortu du,
euskaldun "zaharren" eta "berrien" artean
interes amankomunen arabera komunikazioa eta harremanak sortzeko
bitartekaritza alegia. Euskara ikasten ari direnentzat oso
baliagarria, klasean ikasitakoaren osagarri gisa.
Iraupena: 5 ordu
Egitaraua: Mintzalagunen eredua, antolakuntza eta emaitzak: * herri
batean * euskaltegi batean
Txoke eskola
Irakasle berriek jakin dezaten nola sentitzen diren ikasleak lehen
klase egunean, alemana erakutsiko diegu, ezer itzuli gabe.
Esperientzia lagungarria ...
Iraupena: 2 ordu
TANDEM-bikoteen
bitartekaritzarako orientabideak
Euskaltegi, HEO , Hizkuntza-eskola, Goi zikloetako Formakuntza eta
Unibertsitatean lantzeko egokia.
Jatorrizko hiztunekin komunikazio zuzena ahalbidetzen du eta klasean
ikasitakoaren osagarri ezin hobea bilakatzen da.
Iraupena: 6 ordu
ELKARHEZI
1996tik 1998ra arte, Tandem Fundazioak euskara irakasleen artean
banaturik dagoen "jakinduria profesionala" bideratzen
zuen, prozesu iraunkor, merke eta hurbil baten bitartez,
elkarrengandik ikas eta esperientziak elkartruka zitzaten. Egun
eskaintza nahikoak sortu direnez, egitasmo honek ez du jarraipenik
izango.
Egitarau zehatzagoak eskuratzeko
bidal iezaguzu korreo elektronikoa edo faxa zure posta helbide
osoarekin goiko helbide elektronikora ("Harremanetan
jarri") ala 943 322 062 fax-era.
[Hasiera]
|